Miguel Burugain, bosgarren, Gipuzkoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 2a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Hernaniko hiru bolarik joan den igandean. Burugain 5garren izan zen; Miner 10garren; eta Arrozpide 11garren. Hirurak Euskadiko Txapelketan izango dira, larunbatean.

Miguel Burugain hernaniarrak bosgarren egin zuen joan den igandean Gipuzkoako Txapelketan. Urte guztiko sail­kapena kontuan hartuta, Gipuzkoako 26 bolari onenak biltzen ditu urtero txapelketa honek, eta tartean, hiru hernaniar, aurten: Miguel Bu­ru­gain, Ibon Miner eta Migel Arrozpide. Irabazlea Xeferino Agirre segurarra izan zen, urtez urte bere maila ona erakusten ari den goierritarra. Burugain izan zen lehendabiziko hernaniarra, 5garren postuan; Miner 10garren izan zen, eta Arrozpide 11garren. Hirurak, Euskadiko Txa­pel­ketan izango dira, datorren larunbatean, Laudion.

Laudion, modalitate berezia
Modalitate ezberdinetan jo­ka­tzen dute Euskal Herriko txoko ezberdinetan, eta ho­rre­gatik, txapelketa non jo­katu, urtero inguru hartako bolariak izaten dituzte ira­baz­­teko aukera gehiena. Aur­­­ten Lau­dioko bolatokian du­te. Buru­gainek eman dio azalpena Kronikari: «Be­de­ratzi brila iza­ten dira eta haien aurrean brila txiki bat (amo­na). Amo­na joz gero, 9 puntu, eta brila ba­koitzeko, puntu 1. Bola­to­kia aldapan; bola er­diak eskubitik bota behar dira, eta erdiak ezkerretik; eta kontrakurpilean botatzea komeni. Bolak gainera, beste aldeko pareta jo egin behar du». Esatea da errazena; ea nola mol­datzen diren gure bolariak! Eta denboraldia bukatzeko, igandean, azken txapelketa izango dute, gizonen, emakumeen, gazteen eta haurren txapelketa, Zerainen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!