Hamaikabatek dio Ingurumen zinegotziak azaldu beharko lukeela, zergatik ez duten transferentzia puntu horren berri eman, ezta Udal Batzordeetan ere.
prentsa oharrean Hamaikabat alderdiak adierazi duenez, Izaskun Txintxurreta Ingurumen zinegotziak «ez ditu argitu Santa Barbarako harrobiko ilegalitate eta irregularitateak». Iñaki Arratibel Hamaikabat alderdiko zinegotziak dio penatu egiten dela, Ingurumen zinegotziak «aukera on bat» galdu duelako argitzeko, «zergatik ezkutatu den transferentzia estazioa, aktibitate lizentzia zergatik falta den, edo zergatik dagoen kontenedoreetan zaborra nahastuta».
Arratibelek dio, Ingurumen zinegotziak nahiago izan duela kontu horiek argitu baino, salaketa egin dutenak deskalifikatu. «Txintxurretak esplikatu egin behar du zergatik nahastu dituen zaborrak Santa Barbaran, berak onartutako ordenantzak debekatzen badu. Edo esplikatu behar du, zergatik ez duen transferentzi puntu horren berri eman, ez publikoki eta ez Udal Batzordeetan. Eta azkenik, besteei ardurak eskatu beharrean, azaldu behar luke, zergatik daukan funtzionamenduan, lizentziarik gabeko instalazio bat».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!