«Bezeroa irrifarrez ateratzen bada dendatik, pauso on bat eman duzu», dio Dionisio Horrillo dendariak, gaur hitzaldia emango duenak, Berriak elkarteak antolatuta, Bezeroaren Astearen barruan. Arratsaldeko 14:30etatik 16:00etara izango da hitzaldi-solasaldia.
Gipuzkoako Merkatari Onenaren Saria, Enpresen Gizarte Ardurari Saria...
Dionisio Horrillok sari dezente jaso ditu merkatari bezala eta bere dendak ere bai, Frutas Dionik. Kate famatua sortu du Horrillok, merkataritza txikiaren munduan erreferente bihurtu dena. Azkena, Jose LuisPerez Saria eman diote, Madrilen, Enpresen Gizarte Arduraren Saria, hain zuzen. Langabezian dagoen jendearekin egindako lana saritu nahi izan diote, besteak beste, sari horrekin. Gipuzkoako Merkatari Onenaren Saria ere jaso zuen, 2002an, eta horrez gain, hitzaldi asko eman ditu merkataritzari buruz.
«Denda batean,
giza-harremanak eta jarrerak izugarrizko garrantzia dute».
Dionisio Horrillok argi dauka, dendari txikiek badutela etorkizuna. «Izan zapata-denda, janari denda... sinisten duenak saldu dezake». Giza harremanak eta jarrerak dira garrantzizkoenak Horrillorentzat: «Egiten duzunari maitasuna behar diozu, egiten duzun guztiari. Harro egin egiten duzuna, eta egin dezakezula pentsatu».
Bezeroarekiko harremanari ere begiratu behar zaiola dio Horrillok, «giro on batean lan egitea ezinbestekoa da, bezeroak ere hala sentitzea, esker onekoa izatea... Alde horretatik garrantzia dauka eskaparateak, lokala argitsu edukitzeak... bezeroa irrifarrez atera dadila».