Villa Ave Maria lorategi publiko bihurtzeko obren lehenengo fasea adjudikatuko dute Tokiko Gobernu Batzordearen gaurko bileran, 14:00etan, Alkatetzan (bigarren pixuan). Horrez gain, herriko argiteriaren eraginkortasuna hobetzeko egin beharrekoak eta San Joan jaietako iragarpen kontzertuaren aurrekontua aztertuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!