Eskaera, Ospitaletako autobusa Amara auzoraino joan dadila

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 1a, 02:00

Ezker Batua Berdeak alderdiak eskatu dio Foru Aldundiari, autobus zerbitzua zabaldu dezala, zonaldeko herritarrak eskatzen ari direlako.

Mikel Izagirre Ezker Batua Berdeak alderdiko juntakideak eskatu du, Ospitaleta­ko autobusa Amara auzoraino iritsi dadila. Proposamena joan den astean egin zion Gipuz­koako Foru Aldundi­ko Mu­gikortasun eta Orde­na­men­du Departa­men­duari; onar­­­tzen bada, 3 hilabete ba­rru martxan izan­go da autobus zer­bitzu be­rria.  

Urtarrilean ja­rri zuten mar­txan Ospitaletako au­to­busa, An­doain, Ur­­­nie­ta eta Her­na­ni Os­pita­lekin lotzen di­tue­na. EB Ber­deak alderdiak zerbitzua ge­hiago zabaltzeko eskatu du, «herritarrak hori eskatzen ari direlako».  

Amaran, osasun zerbitzuak eta autobus estazioa
Izagirrek adierazi duenez, Amaran zerbitzu garrantzi­tsuak daude zo­naldeko he­rri­tarrentzako: osasun zerbi­tzuak, autobus estazioa... Ho­rre­gatik, Os­pi­ta­letako au­to­bu­sak Amara auzoraino jaitsi beharko luke, gero ostera, be­rriz Ospitaletara joateko.

Izagirreren ustez, erraza da eskaera hau betetzea. «Au­­tobus linea be­rriak orain egiten duen bidean, Os­pi­ta­lak pasa eta  Anoe­tako errotondaraino jaitsi beharko luke. Han­go markesinan gelditu eta berriz lehengo bidetik bueltatu beharko luke». Ho­rre­la herritarren eskaera ga­rrantzizko bati erantzungo li­tzaioke, eta mugikortasun iraun­­korraren aldeko beste pauso bat litzateke, EB-Ber­deak alderdiaren ustez. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!