Oiartzunek juxtu irabazi zuen, 2-1, eta bueltakoa ere estua espero da

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 1a, 02:00

Kadeteek eta jubenilek galdu egin zuten eta nagusiek irabazi. Tanteoan hernaniarrak aurretik dira. Emakumea Pilotarin, hiru hernaniar finalerdietan.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, Hernanik gal­du egin zuen joan den larunbatean Oiartzunen kontra, 2-1. Datorren asteburuan bueltako partiduak jokatuko dituzte, eta estua espero da lehia, Oiartzungoaren parekoa bai, behintzat.

Kadeteetan Urkizuk eta Murgiondok 22-16 galdu zu­ten, partidu bikaina jokatuta, maila horretako bikote haundienetakoaren kontra. Jubenil mailan, Aizpitartek eta Li­zea­gak 22-21 galdu zuten, inor nagusitu ez zen partiduan. Na­gusietan, Ojue­lek eta Go­rro­txategik 22-12 irabazi zu­ten, eta tanteoa hernaniarren alde jarri zuten, partidutan atzetik badijoaz ere. Buel­ta­ko partiduak, asteburuan.

Manzisidor azpitxapeldun

Emakumea Pilotari txapelketan berriz, Goiatz Manzisidor txapeldunorde izan da, Etxe­giarekin batera, lehenengo mai­­­­lan. Bigarren mailan, hiru hernaniar dira finalerdietan, ostiralean, Tijero eta Pagola, Pagola eta Randezen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!