Jaialdi ederra ikasturtea bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 31a, 02:00

Eguraldia nahi be­zain ona, izan ez bazen ere, ho­ri ez zen arazo izan Uru­mea Ikas­tolako ikasle, irakasle eta gu­rasoek kurtso bukaerako jaialdia behar bezala ospatzeko. Goi­zean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen emanaldiez gozatzeko aukera izan zen. Ikuskizun ederra eman zuten Gay Murreko jo­las­tokian. Mozorrotuta, aur­pe­giak pintatuta, beren abileziak erakusten ibili zi­ren, uztai eta baloiekin batzuk, patinete eta patinekin besteak... Eguerdi partean, berriz, Potxin eta Patxin pailazoek jarri zuten giroa, eta bazkalostean, indarrak berritu on­doren, puzgarriak eta disko festa izan ziren. Azken hori luzatu egin zen eta Urumea ikas­tolara askorik gerturatu gabe ere, entzuten ziren mu­sika, kantua eta zalaparta. Ondo pasa zuten seinale.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!