Gaztetxoentzat irteera antolatu du Mendiriz Mendik, datorren astebururako. Aralarren ibiliko dira: hasi San Migeldik eta Baraibarraino joango dira. Ibilbide erraza da, 3:30 ordukoa. Ura eta hamaiketakoa eman beharra dago. Izena emateko Iturregi plazako bulegotik pasa, gaur edo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara. Prezioa: 4 euro gazteek; 10 euro helduek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!