enplegua Sustatzeko Programaren barruan, Hernaniko Udalak 8 langile kontratatu behar ditu. Programa hori, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE-INEM) Toki Korporazioei zuzendutako laguntza da. Eskaintzen diren lanpostuak honakoak dira: Inmigrazio Teknikari bat, Lehen Mailako 2 Pintore eta Geriatriako 5 laguntzaile.
Hautagaiek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egon behar dute eta baloratuko dira lan postuarekiko duten egokitzapena eta irizpide sozioekonomikoak (familia karga, babes maila, langabezian daraman denbora, adina). Izena helbide honetan eman behar da: www.redtrabaja.es.
INMIGRAZIO TEKNIKARIA
Funtzioak eta betebeharrak:
1.- Planean zehazten diren ekintzak abian jartzea
2.- Planean proposatzen diren aldaketa administratiboak berrikusi eta abian jartzea
3.- Planean zehazten diren betekizunak betetzen direla bermatzeko ebaluazio mekanismoak diseinatu eta abian jartzea
4.- Jarraipenerako hobekuntza eta
berrikuntza estrategiak diseinatzea
5.- Inmigrazio plana aplikatu ostean,
egoeraren deskribapen txostena egitea
Eskainitako ezaugarriak:
- Lanaldia: partziala
- Ordutegia: jarraian (8:00-13:50)
- Iraupena: 6 hilabeteko lan kontratua
Behar diren ezaugarriak:
- SPEE-EEZPn izena emanda izatea 2010eko maiatzaren 25ean baino lehen
- Gizarte gaietan diplomatua edo lizentziatua
- Lehentasuna Hernanin erroldatua izatea
- Ezinbestekoa EGA edo baliokidea izatea
- Inmigrazioaren inguruko graduondoko ikasketak izatea baloratuko da
LEHEN MAILAKO PINTOREA
Funtzioak eta betebeharrak:
1.- Hernaniko hiri-altzaria (bankuak, barandak, pibotak...) eta ikastetxeak margotu
2.- Eskainitako ezaugarriak:
Eskainitako ezaugarriak:
- Lanaldia: osoa
- Ordutegia: jarraian (7:00-14:15)
- Iraupena: 3 hilabeteko lan kontratua
Behar diren ezaugarriak:
- SPEE-EEZPn izena emanda izatea 2010eko maiatzaren 27an baino lehen
- OHO, DBH, Eskola Graduatua
- Lehentasuna Hernanin erroldatua
izatea
- Antzeko lanetan 2 urteko esperientzia
- Pinturako ikastaroak baloratuko dira
GERIATRIA LAGUNTZAILEA
Funtzioak eta betebeharrak:
1.- Hernaniko Zaharren Egoitzako
helduen zaintza
Eskainitako ezaugarriak:
- Lanaldia: osoa
- Ordutegia: txandakako lana,
astelehenetik igandera (8:00-15:00 / 15:00-22:00)
- Iraupena: 6 hilabeteko lan kontratua
Behar diren ezaugarriak:
- SPEE-EEZPn izena emanda izatea 2010eko maiatzaren 27an baino lehen
- OHO, DBH, Eskola Graduatua
- Lehentasuna Hernanin erroldatua
izatea
- Ahozkoan Administrazioko 1go Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea izatea
- Ezinbestekoa geriatriako ikastaroak izatea
- Elikagaien manipulatzaile txartela
izatea baloratuko da