Osiñagako festek emango diote hasiera, larunbatean, herriko jai-boladari. Osiñagakoak izaten dira denboraldiko aurrenekoak, eta segidan, Ereñotzu, San Joanak, Martindegi, Lizeaga... eta abarren txanda izango da. Bi eguneko festa izaten da, eta Arriatsuko eskolara gerturatzen diren gazte zein helduek, izango dute zerekin gozatu.
Larunbatean ume jolasak, abere dema eta dantzaldia
Larunbatean eguerdiko 12:00etan botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Hala ere, urteroko moduan, aurretik umeentzako Mountain bike lasterketa antolatu dute. Goizeko 10:00etan izango da, eta ondoren, hamaiketakoa izango dute partehartzaileek. Txupinazoaren ondoren ere, umeak izango dira protagonista Arriatsun, haur jolasen txanda izango baita.
Arratsaldean, 17:00etan hasita, jendetza biltzen duen abere dema izango da, Imanol Paollarekin eta Zumaiako Etxeberriarekin. Zaldiek 800 kiloko harria karriatu beharko dute.
Demaren ondoren, auzokoen arteko pelota partiduak jokatuko dira, final aurrekoak; eta Hernaniko Bertso Eskolakoek bertso saioa eskainiko dute.
Ilunabarrean, 19:30etan hasita, sagardo eta bakailo dastaketa izango da, gauerako indarrak hartzeko. Dastaketa Doinu Zale taldekoek girotuko dute.
Eta eguna gorputzak astinduz amaitzeko, dantzaldia izango da Laiotz taldearekin, 23:00ak arte.
Igandean auzo bazkaria
eta bertsolariak
Igandean, egun osoan zehar, Xapre taldea arituko da eguna girotzen. Festa eguna eguerdiko 12:00etan hasiko da, auzokoak gogoratuz, beheko zubian. Ordu erdi beranduago, auzokoen arteko pelota partiduetako finalak jokatuko dira, Arriatsuko pelotalekuan.
Auzotarrak elkartzen dituen bazkaria eguerdiko 14:00etan izango da, eta aurretik, Osiñaga Jazz Band taldearen emanaldia izango da, eta Telleria eta Peñagarikano arituko dira bertsotan.
Bazkalostean, auzoko kirolak izango dira eskola inguruan, eta festei amaiera ezin hobea emateko, Xapre taldeak jarriko ditu auzokoak dantzan.
EGITARAUA
Ekainak 5, larunbata
10:00: Mountain bike haurrentzat, eta ondoren hamaiketakoa partehartzaileentzat.
12:00: Txupinazoa eta haur jolasak.
14:00: Bazkaria guretzat.
17:00: Abere dema, 800kg harriarekin.
Ondoren: Azukoen arteko pilota partiduak; final aurrekoak
Ondoren: Bertso saioa Bertso eskolako bertsolariekin.
19:30: Sagardo eta bakailu dastaketa. Bitartean DOINU ZALE taldea arituko da.
23:30etatik aurrera: Dantzaldia LAIOTZekin.
Ekainak 6, igandea
Egun osoan: XAPRE trikitixa taldea giroa alaitzen
12:00: Auzokoak gogoratuz beheko zubian.
12:30: Pilota partiduko finala.
13:00: `Osiñaga Jazz Band´aren emanaldia.
Ondoren: Telleria eta Peñagarikano bertsolariak
14:00: Herri bazkaria Harriatsun.
Ondoren: Auzo kirolak: tronza, txinga, soka-tira, etb. Bertsolariak.
20:00: Dantza XAPRE
taldearekin.