Errugbi Eskolen Landare Torneoa jokatuko da gaur Landaren eta Euskal Herriko toki ezberdinetako zazpi eskoletako gaztetxoak izango dira protagonista. Hiru mailatako gaztetxoak, hain zuzen: infantilak, alebinak eta benjaminak, hau da, 9 urtetik 15 urte bitartekoak.
Zazpi eskola
Txapelketa goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da eta bertan bilduko dira guztira zazpi elkarte: Azkaine-Sara, Hazparne eta Hendaia Lapurdiko taldeak, Nafarroa Behereako Nafarroa, eta Gipuzkoako Bera Bera, Ordizia eta Hernani.