Arcachoneko akuaparkera irteera, ikasturteari amaiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 30a, 02:00

Irteera ekainaren 19an izango da, eta 11 eta 17 urte bitarteko neska mutilei dago zuzendua. Izena ekainaren 8a baino lehen eman behar da.

Hilabete izango dute Her­naniko gazteek Gazte Txokoaz gozatzeko, urteroko moduan, ekainean, ikasturte amaierarekin batera udarako oporrak hartuko baitituzte.

Akuaparkera irteera
Hala ere, aldez aurretik, ohitura bilakatu den irteera antolatu dute Arcachoneko akuaparkera. Irteera 11 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzendua eta ekainaren 19an egingo dute. Akuaparkera joan nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena Gazte Txokoan bertan, eta epea ekainaren 8ra arte izango da zabalik. Irteeraren prezioa 18 eurokoa da. Gazte Txokoko arduradunek adierazitakoaren arabera «urtero burutzen den irteera da, eta gazteek oso gustukoa izaten dute, bai jolasten ibiltzeko, eta baita ere ur ekin­tzetan parte hartzeko».

Herri kirol txapelketa, eskulanak eta merendola
Irteeraz gain, beste hainbat ekitaldi ere izango dira ekainean. Hilaren 11n herri kirol txapelketa antolatu dute Kale Hezitzaileek eta Gazte Txoko­ko kideek elkarlanean. Fro­gak, besteak beste izango dira karrera, sokatira, txingak eta lokotxak. Txapelketan parte hartu nahi duten koadrilek egunean bertan pasa behar dute lokaletik. Eta ikasturtea behar bezala bukatzeko, ekainean ere ez dira eskulanak faltako, besteak bes­te, abalorio eta apaintzeko tailerrak. Azkenik, ekainaren 18an merendola izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!