Gipuzkoako 26 bolari onenek hartuko dute parte. Donostiako Ategorrietako bolatokian izango da, 09:00etan hasita.
miguel Arrozpide eta Miguel Burugain hernaniarrek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute gaur. Gipuzkoako Kopan Arrozpide bosgarren izan zen sailkapen orokorrean eta Burugain zazpigarren erregularitatean. Bi sailkapen horiei esker sailkatu dira bi bolari hernaniarrak Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko. Bertan, Gipuzkoako 26 bolari onenek hartuko dute parte. Txapelketa Donostiako Ategorrietako bolatokian jokatuko da 09:00etatik aurrera. Txapelketa bukatutakoan, bazkaria izango da bolari, epaile eta gonbidatuentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!