Ikastolako jaialdia gaur, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 30a, 02:00

Urumea Ikastolako jaialdia da gaur. Egun osoko egitaraua prestatu dute: emanaldia, pailazoak, erakusketa, bazkaria, puzgarriak eta disko festa.

Ikastolako jaialdi-eguna dute gaur Urumea Ikastolan eta egitarau zabala prestatu dute egun osorako. Goizeko 10:30etan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako emanaldia izango da. 11:45etan, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da eta ordu berean, erakusketa. 13:30etan haurrek bazkaltzeko ordua izango dute eta ordubete beranduago helduen txanda izango da. Arratsaldean, puzgarriak egongo dira 18:30ak arte eta 17:00-19:00 disko festa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!