Zer eskaintzen digu bertako merkatariak?

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 30a, 02:00

Herriko merkatari txikiek ez dute lehiakortasun makala Donostiako eskaintzarekin eta inguruko merkatal zentruekin. Hori horrela, aurrera egiteko, badituzte bereziki zaintzen dituzten hiru ezaugarri: atentzioa, espezializazioa eta itxura. Hori nabarmendu diote Kronikari Ibai-Mendiko Koldo Alkortak eta Kerako Karmen Labakak.

Herriko merkatari txikiek ez dute garairik onena bizi kri­sia de­la eta Donostiako eta in­gu­ru­ko merkatal zentruen es­kain­tza direla eta, baina ba­dituzte leku horietan aurkitzen ez diren baloreak. Ibai-men­di kirol dendako Koldo A­lkortak hala azaldu du: «Ate­ntzioari ema­ten diogu ga­rran­tzia. Az­ken finean he­rriko jen­­dea da eta ondo atenditu behar da. Eta arazorik ego­nez ge­ro, konpontzeko prest egoten gara. Txukunta­su­nari ere erre­pa­ratzen diogu. Eta saiatzen ga­ra ez lo hartzen eta marka esklusiboak ekar­tzen. Gero, gure ka­su­an fun­tzionatu diguna da es­kain­tza zabaltzeak. Publiko za­ba­lago batengana iristen ahale­gin­du gara, jende berria erakar­tzen. Apostuak egiteak arriska­tzea dakar, baina beharrezkoak di­­ra, momentu hauetan batez ere». Kera arropa dendako Kar­men Labakak ere antzeko ezau­ga­rriak nabarmendu ditu: «Aten­­tzio per­tsonala da kontu­an har­tzen dudana batez ere. Be­ze­roa­ren­tzat lagungarri izaten aha­le­gintzen naiz eta aholkuak em­a­ten. Tratua eta harremana be­­roak iza­ten dira. Gero ahale­gin­tzen ga­­ra azkeneko modeloak herrira ekartzen, gauza bereziak prezio onean, herritarrek ate­ra beharrik ez izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!