Bezeroaren leialtasuna eskertu nahi dute merkatariek

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 30a, 02:00

Hernaniko Merkatari eta ostalarien elkarteak, hau da, Berriak elkarteak, Bezeroaren Astea antolatu du lehenengo aldiz. Bihar hasi eta datorren larunbatean bukatuko da Haragiaren Festarekin. Antolatu dituzten ekintzen artean, hitzaldi bat izango da herriko komertzio guztiei zuzendua eta horrez gain, bezeroei opariak banatuko dizkiete Berriak dendetan, aste guztian zehar. Argi utzi dute hau ez dela komertzioaren astea, bezeroarena baizik, eta helburua bezeroei eskerrak ematea dela beraien bezero izateagatik. «Beraiei esker baikaude hemen», azaldu dute.

Erosketak egin eta globo eta piruletekin aterako dira bihar Berriak elkarteko dendetako bezeroak. Eta ez bihar bakarrik, larunbatera bitarte izango da hori; izan ere, Beze­roaren I. Astea antolatu dute Berriakeko merkatari txikiek eta besteak beste, 10.000 globo eta piruleta banatuko dituzte. Helburua honakoa: bezeroei eskerrak ematea beraien leialtasunagatik. Berriak elkarteko zuzendaritzako kideek argi utzi dute hau ez dela komer­tzioaren astea: «beste kanpaina batzuk egiten ditugu gehiago saltzeko helburarekin, bai­na oraingoa ez da guri begira, bezeroari zuzendua baizik. Beraien leialtasuna eskertu nahi dugu, besterik ez, beraiei esker baikaude hemen», azpimarratu dute.

Hernaniko merkatari guztientzako hitzaldia
Bezeroaren Asterako antolatu di­tuzten ekintzen artean, hi­tzaldi-solasaldi bat izango da asteazkenean. Biterin izango da 14:30etatik 16:00etara. Inno­­ba­zi­oa, espezializazioa eta ko­mer­tzioaren optimizazioa izango du hizketagai Dio­nisio Ho­rrillo Fru­tas Dio­ni­koak. Hitzal­dia ez da bakarrik Berriak elkarteko mer­katarien­tzat izango; Herna­ni­ko dendari guztiei dago zu­zen­­dua eta Berriak elkartetik dei egiten die­te azaltzeko. Az­pi­ma­rratu dutenez, horrelako hitzaldiak oso baliagarriak izaten dira: «Hizlariak oso komunika­tzaile onak dira eta beren negozioan arrakasta izan dutenak. Espe­rientziaren berri ematen du­­te eta oso optimistak izaten di­ra, ga­raiotan beharrezkoa dena».

Bukatzeko, Haragiaren Festa
Bezeroari zuzendutako asteari bukaera emateko, urtero antolatu ohi duten Haragiaren Fes­ta izango da. Aurten ere, Plazara hurbiltzen direnek kostila eta saltxitxa jateko aukera izango dute giro ezin hobean. Eta hori guztia Acoustic Glorius musika taldearen la­guntzarekin. Talde horrek perkusiozko eta haizezko instrumentuak nahasten ditu, besteren artean. Antolatzaileen arabera, orainartekoaren oso bestelako emanaldia izango da.

Udalaren egitasmoa: ‘Bost arrazoi herrian erosteko’
Udalak Berriak elkarteko merkatariek bultzatutako jarduerari babesa emateaz gain, «herria bizirik mantentzen saiatzen di­re­lako», herriko merkataritza txikia bultzatzeko martxan jarriko duen egitasmoa azaldu zuen Marian Beitialarrangoitia alka­te­ak aurkezpen egunean. Bost arrazoi herrian erosteko lema du­ten kartelak jarriko dituzte he­rri­ko denda guztietan: «bi­zia, tratua, erosotasuna, preziorik ez duten aholkuak eta ha­rreman pertsonalizatua dira na­barmen­du ditugun bost arra­zoiak, bai­na askoz gehiago ere badira». Horri lotuta, azpimarratu zuen, herriak eta kaleek dendarik gabe bizia galduko luketeela eta herritarrei deia luzatu zien kontsumitzen dutena, bertan kontsumitzeko: «ez dira garai onak eta Udalak ezin du kon­tsumorako aldarria egin, baina bai kontsumitu behar den hori era arduratsuan egin dadila. Eta hori bada, bezeroaren egoera bera bizi duen herriko dendariari erostea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!