Datorren larunbatean Herrerako espetxera martxa

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 30a, 02:00

Oarso-Txingudi eta Hernanialdeko eskualdeetako martxa izango da. Helburua da presoen borrokaldiarekin bat eginda, herritik babesa eta elkartasuna iristaraztea. Autobusa Atsegindegitik aterako da 01:30etan. Zerrenda Garinen dago.

Ekainaren 5ean, hau da, da­­­to­rren larunbatean, Herrera de la Manchako espetxera mar­txa antolatu du Amnistiaren Alde­ko Mugimenduak. Mar­txa Oar­so-Txingudi eta Herna­nial­deko eskualdeek antolatu dute. Her­na­niko AAMk atzo pren­­tsau­rre­­an go­go­­ra­razi zuen euskal pre­­so poli­tikoak urte oso­ko bo­rro­­kaldi ba­te­­­an sar­tu­ak daudela eta espetxe barruan bezala, hemen, Euskal He­rrian bat egi­ten dutela berai­en aldarrika­pe­narekin. «Horre­ga­tik, herritik gu­re babesa eta elkartasuna beraiengana iristea nahi dugu eta martxa hau an­to­la­tu dugu Herrera de la Man­cha­ra, beste herri batzuetan lehe­nago an­to­latu diren bezala, Jaen, Curtis eta Fleuryra», azaldu zuten. Borrokaldiko arrazoi nagu­siak ere gogorarazi zituzten: gai­xo larriak eta kondena osoa be­tea duten presoak etxera, me­di­ku asistentzia duina, ba­kar­­tzea­re­kin eta disper­tsioa­re­kin bukatzea eta estatus politi­koa errekonozitzea.

«Nahiko arrazoi badaude»
AAMk azpimarratu zuen esta­tu espainiar eta frantsesak az­ken urte hauetan areagotu egin dute­la euskal preso politikoen aur­kako errepresioa, eta mutu­rre­ko egoerak bata bestearen atze­tik errepikatzen direla: «ho­­rren ere­du dira, Jaenen edo Taras­co­nen burututako gose gre­bak, bes­te hainbat espetxe­tan egin­da­ko protesta eta bo­rro­kak, ka­txeo umilagarriak di­rela-eta gal­tzen diren aurrez aurreko bisi­tak...». Hori horre­la, nahikoa arra­zoi badaudela ikusita, anto­lat­u du larunba­teko martxa AAMk eta deia luza­tu die he­rri­tarrei parte har­tzeko. Hernaniri dagokio­nez, autobusa Atsegin­de­gitik atera­ko da 01:30etan, eta izena ema­teko zerrenda Garin taber­nan dago.

Eskualdean 58 preso eta 8 197/06 doktrinarekin
Hernanialdeko eskualdean 58 preso daude: Hernanin bertan 28, Lasarten 12, Andoain, Asti­garraga eta Usurbilen seina eta Urnieta eta Orion bina. Horie­ta­tik 8ri, 5 Lasarteko eta 3 Her­nanikori, 197/06 doktrina apli­ka­tu diotela salatu zuen AAMk, eta ondorioz, kalean egon behar­re­an bahituak ja­rrai­tzen dutela. Doktrina apli­katu dieten zortzi preso ho­rie­tatik 4 Herreran dau­de eta ho­ri­en artean dago Pa­kito Lujan­bio hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!