Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta, irteera izango da Sierra de Cebollerara (2.141m) datorren asteburuan. 15:00etan aterako dira larunbatean, Atsegindegitik. Prezioak honakoak dira: bazkideentzat 50 euro eta bazkide ez direnentzat 60 euro. Prezioan sartzen dira bidaia, afaria, gosaria eta lo egitea. Jakinarazi dutenez, aterperako lo egiteko zakua edo maindirea eraman behar da. Horrez gain, eguraldi ona egiten badu, bazkaria gailurrean egingo dela azaldu dute. Izena emateko aukera bihar eta ostegunean dago. Bulegotik pasa behar da (Iturregi plaza z/g) 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!