Urtero bezala Elkartasun eguna ospatuko dute gaur Hernanin. Aste osoan zehar egin dituzte ekitaldi ezberdinak baina gaur izango dute egunik garrantzitsuena.
Goizeko 11:00etan Elkartasun krossarekin emango diote egun osoko egitarauari hasiera. Izena eman nahi duenak, ordu erdi lehenago izango du emateko aukera Plazan.
Manifestazioa 13:00etan
Eguerdiko 13:00etan manifestazioa egingo dute eta ondoren ekitaldia izango da.
Atsegindegin herri bazkaria egingo dute ondoren. Bazkarirako txartelak erosi nahi dituztenek Garin tabernatik pasa beharko dute.
Bazkalostean enkantea egingo dute eta horren ondoren jokoak eta triki-kalejira egingo dituzte.
Gauean, kontzertua Tilosetan
Kontzertu batekin emango diote amaiera aurtengo Elkartasun Egunari. Gaueko 21:00etan hasiko da kontzertua Tilosetan eta Never Surrender, Itziarren Semeak, Okerman eta Orreaga778 taldeak izango dira entzungai.
Gainera, parte hartzaile guztien artean 500 piezako puzzle erraldoia osatuko dute egun osoan zehar.