«Bi hezkuntza proiektu izatea posible da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 29a, 02:00

hernaniko bigarren hezkuntzako ikastetxeen bateratze prozesua dela eta, Langile Ikastolako komunitateak azaldu du beraien ustez, herrian bigarren hezkuntzako bi proiektu ez­berdin izatea posible dela bai az­pie­gitura eta ekonomia aldetik, baita pe­dagogia ikuspegitik ere. «Eskola Publikoaren barruan, beti defendatu dugu aniz­­t­a­suna eta proiek­­tu ezberdinak izateak eskola pu­blikoa aberastu egiten duela eta gu­rasoei proiektu ezberdinen artean au­ke­ratzeko bidea ematen diela ere bai», gaineratu dute. Hori horrela, be­raien esanetan zentzuzkoa eta beharrezkoa da, irakasteko, anto­la­tzeko eta parte hartzeko bi moduak errespetatzea eta gurasoek horien artean hautatzeko aukera bermatzea. «Beraz, ez dago zer­tan behartu beharrik elkartze ho­rretan parte hartu nahi ez duen inor», azpimarratu dute.


«Kohesioa denen borondatean oinarritu behar da, ez inposizioan»
Langilekoek salatu dute Hezkuntza Sailak aurrera eraman nahi duela Her­naniko hiru DBHko ikastetxeak ba­­­teratzea, herriko kohesioa aitza­kia­tzat erabilita, «erreparatu gabe kohe­sioa denen borondatean oinarritu behar dela eta ez inposizioan» diote. «Gainera, Langile Ikastolak beste ikas­­tetxeekin elkartzeari ez dio inoiz behin-betiko ezezkorik eman, gure proiek­tuaren oinarrizko ezaugarriak bermatzeko aukerarik balego», azal­du dute. Eta bide horretan, propo­sa­tzen dute herriko gainerako ikas­te­txe publikoekin debate ireki bat egi­tea, arrazoiak eta iritziak eztabai­datzeko.


«Langileko proiektuak badu bere tokia Eskola Mapa berrian»
Langile Ikastolak azpimarratu du, orain arte garatu du­en 2 urtetik 16ra bitarteko ikaste­txea­ren aukerak, gaur eguneko Eskola Ma­pa berrian bere tokia duela, eta hala baloratu dutela Legebiltzarreko talde politikoen gehien­goak (PSE-EEk izan ezik). «Ikusi dute proiektu singular eta berezia de­la eta merezi duela horrela jarrai­tzea. Gure aldeko legez besteko pro­po­samen bat onartu dute Legebil­tza­r­re­an hori babesteko. Herriko Udalbatzak ere gehiengoz berdina onartu du eta Arartekoak gobernuari fusioaren atzerapena eskatu dio», gogorarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!