«Zaborra Santa Barbarara eramaten ari dira, transferentzia puntu ilegal batera, handik zabortegietara banatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 28a, 02:00

Eaj-pnvko zinegotzia den An­­doni Amonarraizek, eta Ha­maikabateko Iñaki Arra­tibelek salatu zuten atzo pren­tsaurrean, herrian jaso­tzen den zaborra Santa Barbarara era­maten ari dela Udala, baimenik gabe egindako transferen­tzia gune ba­tera; gero handik eraman beharreko lekuetara eramateko: «dagoen iluntasunaren adibide da harrobiko transferentzia pun­tu ilegala».

«Ez dugu informaziorik»

Amonarraizek eta Arra­ti­be­lek azaldu zuten beraiek ez dutela informaziorik jaso transferen­tzia guneari bu­ruz: «Al­ka­teak agintaldi guz­­tia daramaki par­tehar­tzeaz eta transparentziaz hitz egiten, eta urtebete pasa ondoren Atez Ate­koa mar­txan jartzen, ez dugu puntu berri honen inguruko berririk jaso»
Prentsaurrean adierazi zu­ten, eskatzen dietela bai Udal langileei eta baita or­dez­kari politikoei ere, esatea ho­­nen berri ba­zuten edo ez: «Tran­fe­rentzia guneak ez du hondakinen ordenantza bete­tzen, bertara botatzen baita, de­na batera: papera, kartoia, plastikoa, organikoa eta errefusa».
Horrez gain, bi alderdietako kideek ez dute baztertzen etorkizunean juridikoki sala­tzea, bai instalazioa bera, eta baita arduradunak ere.

«Zaborra misteriotsuki ari da desagertzen»
Bestalde, atzoko prentsaurrekoan zaborra misterio­tsu­ki desagertzen ari dela ere esan zuten Amona­rraizek eta Arra­tibelek. Bi zinegotzien arabera, Atez Atekoaren au­rre­neko as­tean zaborraren %66 desagertu da Hernanin: «Go­ber­nu Tal­deak ez du ho­rren azalpenik eman. Sistema jarri au­rre­tik, astean bildutako zabor me­dia zen: 97.527 tonelada. Atez Atekoa ezarri ondoren be­­rriz, aurreneko astean, 21.360 jaso dira».
Azkenik, gaineratu zuten, bai Gobernu Taldea, eta baita Ezker Batua ere ez direla hasierako hel­bu­ruak betetzen ari, «sistemaren kostua, lan­gile kopurua, jasotzeko ordu­tegiak, eta abar».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!