Gotzon Huegun eskultore hernaniarrak sari berri bat jaso du. Frantziako La Bresse erregioan, Camille Claudel-en omenez urtero antolatu ohi den ospe haundiko Sinposiumean, hain zuzen. Sinposiumaren XXgarren urteurrena zela eta, sari berezi bat eman dute 25 parte hartzaileen artean eta Gotzon Huegunen lana hiru finalistetako bat izan da. Hori horrela, diploma berezia jaso du.
Huegunek azaldutakoaren arabera, oso pozik dago lortutakoarekin maila haundiko Sinposiuma zelako eta espero ez zuelako.
Inprobisazioa ere landuz
Sinposiumaren berri lagun baten bidez izan zuen Huegunek eta proiektua aurkeztea erabaki zuen. Proiektua onartuta, 10 egunetan La Bressen izan da egurrezko eskultura egiten. Aitortu duenez, ez zen sekula halako mailako Sinposium batean izan eta zenbait gauzek ustekabean harrapatu dute: enborren taimana haundiek, lantzeko beharrezko material faltak, eguraldiak... Inprobisazioa ere landu behar izan du eta ez zaio batere gaizki etorri. Datorren urterako gonbidapena jasoa du dagoeneko.