Mendiriz Mendi elkartekoek irteera antolatu dute, datorren astebururako, Sierra de Cebollera parkera. Sierra de Cebollera errioxako Parke Naturala bakarra da. Sistema Iberikoaren iparraldean kokatuta dago Villoslada de Cameros eta Lumbreras herrixken artean.
Gizakiaren eragina pairatutako
eremua
Antzinan gizakiaren eragin handia pairatutako eremua da. XVII mendean inguru hauetan 200.000 ardi baino gehiago zeuden eta zapiak egiten zituzten 600 artesau inguru. Jarduera ekonomiko horrek bere eragina izan zuen basoetan. Hauek agortzerakoan populazio gehienak ihes egin zuen, baina horrek ere basoak berreskuratzen lagundu zuen. Gaur egun ikasgaia ongi barneratuta dute eta bertakoek natura zaintzen saiatzen dira, bertan baitago beraien geroa. Jarduera guzti horren arrasto ugari aurki daitezke oraindik basaeliza, artzai-borda, txabola edo ganadua jasotzeko hesi modura.
Muino eta magal leunez
osatutako mendia
Inguruko mendiak nahiko garaiak izan arren, muino eta magal leunez osatutako mendiak dira. Azken glaziazioaren eraginaren ondorio dira forma horiek. Higadura glaziarrak ´hoyo` izeneko zulo edo sakonune batzuk sortu zituen ere. Horietako batzuetan lakuak edo iboiak aurki daitezke. Inguruko flora eta fauna ere ikusgarriak dira. .