Nafarroa eta Lapurdi inguruan, giro ezinhobean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 31a, 02:00

Aurreko asteburuan, hau da, maiatzaren 22 eta 23an, Hernani-Astigarragako AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleak, batzuk familia eta guzti, asteburu pasa joan ziren Nafarroa eta Lapurdi aldera. Lo zakua eta arropa erosoa hartu eta eguraldi bikaina lagun, larunbat goizean atera ziren Sara aldera. Herria ezagutu eta bertan bazkaldu ondoren, arratsaldez Urdazubiko kobazuloak ezagutzeko aukera izan zuten. Iluntzean Zugarramurdira inguratu ziren bertan atseden hartu, afaldu eta bertako aterpetxean gaua pasatzeko. Igande goizean, sorginen museoa bisitatu ostean, Senpereko lakura joan ziren lasai ederrean bazkaltzera. Bertan ibilitako ikasle, irakasle eta gainerakoek azaldu dute pozak txoratzen itzuli direla, oso giro onean euskeraz aritzeko eta elkar hobeto ezagutzeko aukera izan baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!