Urtero bezala, igande honetan ospatuko du Urumea Ikastolak bere jaialdia. 10:30etan hasiko da Gay Murren eta egun osorako egitaraua prestatu dute.
Ikastolako gazteenak hartuko dute protagonismoa hasiera hasieratik eta 10:30etan, jaialdiari hasiera emateko, Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzakoek eskainiko dute beren emanaldia.
11:45etan, erakusketa irekiko dute gimnasioan eta eraikineko lehenengo pisuan. Aldi berean, Potxin eta Patxin pailazoak izango dira ikusgai ikastolako patioan.
Guraso eta umeek bazkaltzeko unea izango dute ondoren eta bazkalostean, puzgarriak jarriko dituzte.
Azkenik, 17:00etatik 19:00etara disko festa egingo dute eta honekin emango diote amaiera aurtengo jaialdiari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!