Bidegorria egiten hasi da Udala, Karobieta parketik Apeaderora

Kronika - Erredakzioa 2010eko maiatzaren 27a

Karobieta parketik Apeaderora bidegorria egingo du Udalak, eta lanak hasiak dira. Hain zuzen, joan den asteazkenean hasi zituzten lanak, eta bost hilabete barru bukatuak izatea aurreikusten dute. Karobie­tatik, Urbieta, Plaza Berri, Atzieta eta igo­gailuraino joango da bidegorria. Igogailu ondoko parkea ere berritu egingo dute, bide batez. Obra hau Zapatero plana deitutakoaren bitartez finantzatu du Hernaniko Udalak, eta 2010ean bukatu beharko ditu lanak .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!