Hernaniko Udalak udalerriaren inguruko informazioa zabaltzeko, informazio gune bat jarri ohi du urtero, udan bisitari izango direnentzat, eta aurten ere jarriko du bulego hori martxan. Eta horrez gain, egitasmoaz baliatuz, bulego horretan praktika aldia egiteko aukera emango dio turismo ikasketak egiten ari den ikasle bati.
Interesatuak Hernaniko Udalera jo behar du, eta bertan, sarrera erregistroan, oinarriak jaso eta izena eman beharko du. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izango da, eguerdiko 13:00etan. Aukeratua izateko, ezinbestekoa da euskera jakitea.
Turismo bulegoa uztailean eta abuztuan izango da zabalik eta Hernanira hurbiltzen direnek bisitatzeko moduko tokien berri zuzena jaso ahal izango dute bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!