Mountainbike zeharkaldia larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 26a, 02:00

Goizuetako Iskibi kanpinak Mountainbike zeharkaldia antolatu du larunbatean. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara izango da eta 5 euro ordaindu behar dira. Zeharkaldia 10:00etan hasiko da kanpinetik. Bi ibilbide izango dira aukeran: motza eta luzea. Zeharkaldia bukatzean, dutxak eta luntxa izango dira parte har­tzaileentzat. Opariak ere zozketatuko dituzte partaide guztien artean. Informazio gehiago www.iskibi.com helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!