Salesiarrak berrikuntza proiektu batean dabiltza buru-belarri

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 26a, 02:00

Azken bi ikasturteetan egin­­­dako lanak eman du frui­tua Urnietako Salesiarrak ikaste­txean. Be­rrikuntza proiek­tu batean dabiltza  buru-belarri, hau da, garapen iraunkorreko kotxe bat sortu eta garatzea dute helburu, eta lehenengo pausoa emana dute. Kotxea­ren prototipoa egina dute, eta Shell Eco-Marathon lehiaketan har­tu zuten parte orain dela bi aste, Alemanian, Hez­kun­tza Sailarekin elkarlanean eta Eus­kal Auto­nomia Er­kide­goko beste hiru zentru­re­kin batera.
Lehia­ke­ta horretan, Euro­pa­ko ikastetxeeko ikasle eta irakasleek hartzen dute parte eta bertan, aurkezten dituzte ahalik eta energia gutxien erabilita, ahalik eta kilometro gehien egitea helburu duten kotxeen prototipoak (aurten 150 inguru).
Salesiarrek ez zuten zorte haundiegirik izan, eguraldi kaxkarra egin zuen eta eguzki kotxea izanda, ez zuten klasifikatzerik lortu. Dena dela, Kike Fombellida irakasleak azaldutakoaren arabera, ha­sie­­rako ideiari eusten diote eta helburua kotxea garatu eta hobetzea da orain.

Kotxea ikusteko aukera larunbatean
Larunbatean ate irekiak izango dira Salesiarretan, 10:00etatik 13:00etara, eta kotxea ikusteko aukera ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!