Jaialdi hunkigarria aurtengoa

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 25a, 02:00

Inmakulada Ikastetxeak Eskola Eguna ospatu zuen larunbatean. Jendez betea egon zen ikaste­txea eta jaialdia oso polita eta oso hunkigarria izan zela nabarmendu dute antolatzaileek. DBH 4koei agur esan zieten argazki zaharrak ikusiz eta oroitzapenak gogoratuz eta beraiek ere, sorpresa moduan, irakasleei agur esan zieten abesti baten bidez. Malkotan, mukizapiak eskutan zituztela bukatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!