Joan den ostegunetik larunbatera Txalaparta Festa izan da Hernanin eta antolatzaileak oso gustora daude jendeak emandako erantzunarekin. Dena oso ondo atera dela eta giroa ere primerakoa izan dela azpimarratu dute. Ostegunean Txalaparta proiektua aurkeztu zen Biterin eta ikusmin haundia sortu zuen. Ostiralean, Harresian Zulo taldeak Euskal Herriko eta Afrikako musikak uztartu zituen eta beste urtetan ez bezala, Biteri bete egin zen. Larunbatean, egun haundian ere, mugimendu haundia izan zen Txalaparta Festaren bueltan. Txalaparta saio libreetan, esaterako, jarri ziren bi txalapartek ez zuten atseden hartzerik izan. Afarian 130 lagun inguru bildu ziren eta jaialdi nagusian, gonbidatutako taldeek sekulako maila erakutsi zuten. Antolatzaileen esanetan, aurten alde horretatik asmatu dute, nahiz eta talde gutxiago ekarri, maila haundiko jendea ekarri dutelako. Txalaparta merkatuan ere ohi bezala saldu da materiala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!