Elkartasun Egunaz gain, hitzaldia, pelota, afaria eta kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 25a, 02:00

datorren larunbatean, El­kar­tasun Eguna izango da Her­nanin, baina ekimenak ez dira larunbatean bakarrik izango. Bihar, esaterako, euskal preso politikoak eta pro­ze­su politikoa gaitzat hartuta, hitzaldia izango da Bi­te­rin, 19:30etan. Hala, Elka­rta­sun Asteari emango zaio ha­sie­ra Sasi guztien gainetik el­kar­tasuna lemapean. Ostegunean, berriz, pelota partiduak izango dira Ti­lo­setan. Esnal, Oiaga, Alva­rez eta Huizi herriko pelota­ri­ek hartuko dute parte. 19:00e­tan hasiko da. Ondo­ren, kantu afaria antolatu du­te. Eta ostiralean, azken ostirala izanda, kontzentrazioa egingo da Plazan, 20:00etan.

500 piezako puzzlea

Larunbatean, Elkartasun Egu­­­­nean, elkartasuna adie­raz­teko hainbat modu izango dira. Goizeko 11:00etatik aurre­­ra, irratsaio berezia egingo dute Molotoff irratian (FM 91.8) eta elkartasun mezuak bidaltzeko aukera izango da 943 556 346 telefonoan. 11:00etan, baita ere, el­kar­tasun krosa hasiko da. Izena ordu erdi lehenago eman behar da Plazan bertan. Eguerdiko 13:00etan, manifestazioa egingo da, eta buka­tzean, ekitaldia Tilosetan. Ondoren, 14:30etan, herri baz­karia antolatu dute Atse­gindegin (txartelak Garinen) eta bazkalostean, preso eta he­rritarrek egindako lanekin en­kantea izango da. Eta ho­rrez gain, jokuak eta triki-kalejira. Eguna borobiltzeko, 21:00e­tan kontzertuak hasiko dira Tilosetan. Never Surrender, Itziarren semeak, Okerman eta Orreaga 778 zuzenean ikusteko azken aukera izango da. Ekitaldi berezirik ere izango da: egun osoan zehar 500 piezako puzzlea osatuko dute par­te har­tzaileen artean. Pieza ez ahaz­teko abisua eman dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!