BERRIAK merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta, Haragi Eguna izango da gaur arratsaldean plazan. Haragia jateko aukera 18:30etatik aurrera izango da, eta festarekin amaituko da astelehenean abian jarritako Bezeroen Astea.
Sahieskiak
eta pintxoak aukeran
Haragi mokadutxo ederrak jateko aukera izango dute Plazara hurbiltzen diren guztiek. Berriak elkarteak 125 kg haragi erabiliko ditu pintxoak egiteko: horietatik, 100kg sahieskia izango da, eta 25kg saltxitxa. Pintxoekin batera, edatekoa ere izango da salgai: ardoa, sagardoa eta ura.
Musikaz girotua
Plaza girotzeko, Acoustic Gloriousen emanaldia izango da.