Euskaini azterketa egin du Hernanin Soziolinguistika Klusterrak. Euskeraz Hernanin zer eskaintzen den; hori da azterketa honek biltzen duena. Hernaniar batek eguneroko bizitzan zer nolako hizkuntza-eskaintza jasotzen duen. Udalean, Anbulatorioan, dendan, elkarteetan, enpresetan, zein hizkuntzatan zuzentzen zaizkigu? Zein da Hernanin dagoen hizkuntza-eskaintza?
Gonbitea herritar guztiei
Azterketa horrek Euskaini dauka izena, eta gaur aurkeztuko du Soziolinguistika Klusterrak, Larramendi 11ko lokaletan, AEK euskaltegiko lokaletan. Hernaniko Euskara Batzordetik gonbita luzatu diete interesa duten herritar guztiei.