Gaur greba, zerbitzu publikoetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 25a, 02:00

euskal sindikatuen gehi­en­­­goak deituta, greba eguna dute gaur sektore publikoan (Udala, Anbulatorioa...). Gre­barekin salatu nahi da Es­pai­niako Gobernuak agindu dituen murrizketak administrazio publikoan; izan ere, Jose Luis Rodriguez Za­pa­tero presidenteak jakinarazi zuen zerbitzu publikoetako langileen soldatak %5 jaitsiko direla ekainetik aurrera eta 2011n pentsioak izoztu. Sin­dikatuen arabera, erabaki ho­rrekin zerbitzu publikoak larriki mehatxatzen dira. Eta erasotzen diote zerbitzuei, berauen kalitateari eta zerbi­tzu hori bermatzen duten langileen baldintzei. Arlo publikoa pribatizatzeko es­trategia bat dela nabarmendu dute.

Elkarretaratzeak goizean
Sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte goizerako. Her­na­nitik gertuen, alde batetik, Donostian egin­go da, goizeko 11:30etan Buleba­rre­an, eta bestetik, Tolosan, goizeko 09:30e­tan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!