Institutuko sei ikaslek bigarren saria lortu dute Kosmodisea lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 25a, 02:00

Miriam, Edurne, Laida, Mara, Ane eta Ilargik bigarren saria lortu zuten Kos­modisea lehiaketan. Kosmo­disea lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du, ikasleen balioak eta trebetasuna bultzatzeko asmotan. Sari banaketa hilabete hasieran egin  zuten Kur­saalean izan zen jaialdian, eta hernaniarrak 2garren izan ziren, parte hartu zuten 40 taldeen artean.

Bi talde iritsi dira
bukaeraraino

Aurtengoa Kosmodisearen 4garren edizioa izan da, eta  institutuko 3 taldek hartu dute parte, nahiz eta bukaeraraino bi iritsi diren: Juan-Marran eta Ttentte.
Lehiaketan parte hartzeko, ikasleek 4 gairen artean aukeratu behar izan zuten, eta proiektua Mundu Garai­kideko Zientziak ikasgaian garatu zutenez, Kotxe ekologikoa ideia izan zen aukeratu zutena.
Proiektuaren entrenamendu fasearekin urrian hasi ziren, eta ondoren FONO, IKONO eta MITO faseak garatu zituzten. Horretarako, hainbat teknologia erabili zituzten, horien artean soinua, irudiak eta bideoak ekoizteko teknologiak.
Lanak entregatuta, Kur­saaleko jaialdian jakin zuen Juan-Marran taldeak bigarren egin zuela sailkapen orokorrean; eta horrez gain, bideo fasean irabazleak izan zirela.
Ttentte taldeak ere ez zu­en postu makala lortu: bideo fasean 6garren sailkatu ziren, eta orokorrean 15garren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!