Arnas pixka bat hartu... eta xakea, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 24a, 02:00

Dituztenetan ari dira Hernaniko 30 taldeak, 400-500 olinpikoak, herri olinpiadetan. Atzo eta herenegun bete egin zituzten Landa­re­ko zelai-bazterrak eta Her­na­niko kaleak, eta eguzkiarekin elkar hartuta girotu zuten anbientea. Xake jokoa, Mozkor karrera, Txitxare karrera, Pañuelitoa, Tarta gerra... baziren hil edo bizi jokatu zutenak ere, eta bihurrituren bat edo beste, horren adibide. Aulki joko erraldoiak, 300 aulkiko korroan dantzarazi zituen guztiak, Gudarien plazan. Ondo merezitako deskantsua hartuta, datorren ostiralean, Xake jokoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!