Bi hernaniar sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko. Migel Arrozpide eta Miguel Burugain datorren igandean neurtuko dira Gipuzkoako 25 onenen artean, eta hortik zortzi onenak aukera izango dute Euskadikoa jokatzeko.
Atzo tiraldia izan zen Hernanin, Benta Berriko bolatokian. Gipuzkoako Kopako azken tiraldia zen atzokoa, eta Andoni Berasategik irabazi zuen, 228 brila botata, eta Migel Arrozpide bosgarren izan da. Bestalde, atzoko tiraldiarekin bukatu zen erregularitate txapelketa ere (txapelketa guztien batuketa). Hori ere Andoni Berasategik irabazi du 762 brilarekin. Hernaniko onena Miguel Burugain izan da, zazpigarren, 725 brilarekin. Bi sailkapen horiei eskerrak sailkatu dira Arrozpide eta Burugain Gipuzkoako Txapelketara. yy