Aste honetan bi greba deialdi egin dituzte sindikatuek, biharko eta ostiralerako. Biharko greba deialdia zerbitzu publikoetara dago zuzendua (Udala, Anbulatorioa, eta abar); ostiralekoa metalgintzara.
Espainiako Gobernuaren murrizketek, haserrea
Biharko greba lau sindikatuk deitu dute, LAB, ELA, STEE-EILAS eta ESK-k. Zerbitzu publikoetan deitu dute greba, eta salatu nahi dute, oraintsu, Espainiako Gobernuak agindu dituen murrizketak. Zapatero Presidenteak jakinarazi zuen, administrazio publikoko langileen soldatak %5 jaitsiko zirela ekainetik aurrera, eta 2011n izoztu. Sindikatuen ustez, erabaki horrekin arlo publikoa eraitsi egin nahi dute, eta atzean pribatizatzeko estrategia bat badagoela erakusten du.
Metalean, ostiralean
Ostiralean metaleko langileak deitu dituzte grebara, ELA, LAB, CCOO eta UGTk.