OSTEGUNEAN aurkeztuko dituzte Hernaniko euskerazko eskaintza aztertzen lanaren datuak. Aurkezpena AEKko lokaletan izango da, Larramendi 11n, arratsaldeko 19:00etan. Azterketak EUSKAINI du izena, eta Soziolinguistika Klusterrak egin du, eta neurtzen du Hernanin euskeraz dagoen eskaintza.
Euskerazko eskaintzaren adierazlea
Euskaini azterketaren bitartez, hasiera batean konplexua dirudien errealitatea adierazten dute, modu sinplean eta indize zehatzekin. Euskanik eskaintza publikoa neurtzen du, hau da, zenbatekoa den gizartearen sektore ezberdinetan topa litekeen hizkuntza jakin bateko eskaintza.
Oraingoa,
bigarren azterketa
Hernanin, aurreneko azterketa 2003an egin zuten, eta oraingo hau, 2009koa, bigarrena da.
Azken azterketa honetan atera dituzten ondorio nagusiak, besteak beste, hauek dira: administrazioan, Udala eta mankomunitateak dira euskara eskaintza altuena dutenak, eta gizartean maila oso altua da, %71koa.