trafiko isunen araudi berria jarriko da martxan asteartetik aurrera. Araudi berriarekin, isun guztiak bateratuak izango dira, hau da, udalerri guztietan isunen ordainketa kopurua berdina izango da. Bateratzearen ondorioz, herritar bakoitzak dagoen lekuan egonda, jakingo du zein den isunarengatik ordaindu beharreko diru kopurua.
Isunen balio berriak
Isunen balioak arau haustearen araberakoak izango dira. Hortaz, urraketa arina bada, isuna 100 eurokoa izango da, larria bada 200 eurokoa, eta oso larria bada, 500 eurokoa.
Garaiz ordainduta,
%50eko deskontua
Araudi berriarekin baita ere, isunak ordaintzeko garaian ezartzen diren deskontuak bateratu dituzte. Lehen, azkar ordaintzeagatik, hau da, isuna jarri eta hamabost egunen barruan ordaintzeagatik, %30eko deskontua zegoen; eta asteartetik aurrera, deskontua %50ekoa izango da. Horrez gain, araua urratzen duenak hala nahi badu, aukera izango du isuna momentuan ordaintzeko. Hala ere, kontuan izan beharko du, isuna momentuan ordainduz gero, ezin izango duela alegaziorik jarri.
Baremo berriak,
puntuak kentzeko orduan
Puntuak kentzeko orduan ere, araudi berria izango da asteartetik aurrera. Puntuak kenduko dituzten arau urratzeak jaitsi egin dituzte, 20ra.
Nobedadeen artean baita ere, lege berriarekin ez dute gidabaimena kenduko 1 eta 3 hilabete artean. Lehen, hilabete kopuru hau kentzen zuten arau haustea larria edo oso larria zenean. Aurreko araudiarekin, gidabaimena, urtean, 100.000 lagunek galtzen zuten.
Puntuak ez dituzte kenduko ondorengoetan:
-Herrigunean garraio publikorako bideetan kotxea uzteagatik.
-Kotxeak aurreratzea oztopatzeagatik
-Argirik gabe gidatzeagatik.
-12 urtetik beherakoak motoan eramateagatik.
-Baimenduta dagoen bidaiari kopurua %50ean haunditzea.
- Autopistan baimenduta ez dauden ibilgailuetan ibiltzea.
Puntuak kenduko dituzte ondorengoetan:
-Drogen efektupean gidatzeagatik.
-Alkoholaren efektupean gidatzeagatik.
-Alkoholemia, estupefaziente, psikotromiko, estimulante eta beste sustantzien kontrako probak egitera ukatzeagatik.
- Arriskua sortuz, kontrako norabidean, edo baimendu gabeko karreretan gidatzeagatik.
- Suteak eragin ditzaketen
objektuak botatzeagatik.