Ariane Arrieta eta Maider Huizi Gipuzkoako txapeldun, Aralarren kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 24a, 02:00

Alegiko Aralar C taldearen kontra irabazi zuten bi hernaniarrek, 25-13, Gipuzkoako txapelketa finala, infantiletan, paleta goman. Partidu seguru-segurua jokatu zuten Langile C taldeko bi hernaniarrek, eta izerdi puska bat bota ere bai; eta bota arazi kontrarioei! Alegiarrek huts asko egin zituzten, nekeak eraginda. Arrietak eta Huizik Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartuko dute, datorren astean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!