Erabateko jarraipena Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 26a, 02:00

sektore publikoan greba eguna deitua zuten atzo euskal sindikatuen gehiengoak, hau da, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASek Espainiako Gober­nua­ren murrizketa pla­­naren aurka, eta Herna­niri dagokionez, jarraipena erabatekoa izan zen. Ki­rol­degia, Kultur Etxea, Musika Eskola... itxita egon ziren eta Ongin­tzan, Anbu­latorioan eta Uda­lean ere greba egitea erabaki zen eta zerbitzu minimoak izan ziren soilik. Eskualdeko mobilizazi­oak Donostian egin ziren eta oso jendetsuak izan ziren, manifestazioa batez ere. Sindikatuek oso positibotzat jo dute deialdiari emandako erantzuna. LABek nabarmendu zuen zerbitzu publikoen aldeko mugimendua haundia izan dela eta lanean jarraituko dutela bide horretan. Hori horrela, gehiengo sindikalak ekainaren 12rako Bilbon deitutako manifestazio nazionalera joateko deia luzatu diete herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!