Kadeteak play offa galduta, baina gustora

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 24a, 02:00

Kadeteetan, Hernanik igoera play offa jokatu zuen larunbatean, eta galdu egin zuen, 106-68, Easo taldearen kontra. Lauko finala deitzen zaion play offa jokatu dute aurten hernaniarrek, sailkapeneko lau onenek jokatzen dutena, eta hernaniarrak gustora daude egindako lanarekin. Ibon Ocaña entrenatzaileak azpimarratu du horraino iristeak daukan balioa, «lehendabiziko aldiz iritsi gara kadeteak lauko finala jokatzera; denboraldi bikaina egin dugu, eta azkeneko partiduan ere lehen zati osoan eutsi diogu gu baino ekipo hobeari». Play offa edo lauko finala, Easok irabazi du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!