Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
finalerdiak jokatuko ditu Hernanik, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Ostiralean, Andoain kaleratu zuten hernaniarrek, hiru partidutik bi irabazita. Finalerdiak Alegia edo Oiartzunen kontra dituzte, datorren astean; lehenengo partidua kanpoan, eta bigarrena
Hernanin.
Ostiralean 2-1 irabazi zuen Hernanik. Nagusietan 22-6 irabazi zuten Ojuelek eta Gorrotxategik. Gorrotxategi eskutako minez egon da, eta ostiralean bueltatu zen kantxara; tanto bakarra galdu zuen eta badirudi ondo errekuperatu dela. Kadeteetan Leonet eta Murgiondok 15-22 galdu zuten, eta jubeniletan, Aizpitartek eta Lizeagak
22-17 irabazi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!