Leitzara ibilia datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 23a, 02:00

Urtero bezala, aurten ere Elur Txori elkarteak Leitzara ibilia antolatu du, aurtengoa 51garrena izango da. Ibilia ekainaren 6an, igandea, izango da eta ohi duten bezala, goizeko 05:00etan abiatuko dira. Elkartetik jakin arazi dute joateko asmoa duenak elkartean jarrita dagoen zerrendan apuntatu behar duela, eta izena emateko epea maiatzaren 31n bukatzen dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!