Txistulariak Arkupetan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 23a, 02:00

Hernaniko txistulari eta ata­balariak kontzertua eskai­ni­ko dute gaur, Udaletxeko Ar­ku­pe­tan, eguerdiko 12:30­etan. Musika Eskolako txistu­lariak izango dira, urtero be­zala, be­de­ratzi kantuko kon­tzertua eskainiko dutenak. Gaurko kontzertua, Musi­ka Eskolako 13 kidek eskai­niko dute, txistua eta atabala, estilo askotako kantaz osa­tua. An­so­renatarrek eginda­ko bi mol­da­keta izango dira tar­tean: Etxahun Iruriren kan­tak, eta Fandango eta arin-arina: Base­rri­tarrak eta Amai­tze­ko soinua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!