Jaitsiera garrantzitsua da, kontuan izanda lehengo urtean 2,8 milloi euro izan zirela inbertsioetarako.
Ereñotzuko Apaiz Etxea
egokitzeko, 130.965 euro
Ereñotzuko auzo udala martxan egotea aurreikusi du Udalak 2010eko azken hiruhilabeteetan, eta horregatik 2010eko aurrekontuan, inbertsio nagusienetakoa izango da Ereñotzuko Apaiz Etxea egokitzea. Bertan, auzo udalak erabiltzeko bulegoak egingo dira, eta ekintza kulturaletarako gunea. Proiektu horretarako 130.965 euro bideratu dira.
Villa Ave Mariako teilatua erreformatzeko ere inbertsio indartsua aurreikusi da. Bere egoera kaxkarra dela-eta, urgentziaz konponduko dute teilatua, eta horretara, 105.000 euro bideratuko dira.
Hilerrian ‘Columbarioa’, errautsak gordetzeko
Hilerrian errautsak gordetzeko gune berri bat eraikiko da. Columbario berri honetan Udalak 15.000 euro gastatuko ditu, errautsak zabaldu nahi ez dituztenentzat.
Herri barruko autobusak orain arte baino diru gehiago jasoko du. Zerbitzua hobetzeko intentzioz, 25.000 eurotik 60.000 eurora igoko da herri barruko garraioaren gastua.
Mugikortasunari dagokionez, Udalak 40.000 euro gastatuko ditu 2010ean bidegorri sarea osatzen. Karabeleko bidegorria egiteko izango da diru hori, aurtengo aurrekontuetan aurreikusten denaren arabera.
Kirol Patronatuak, 60.000 euro aurreikusi ditu igerilekuetako dutxak aldatzeko.
Estatuak 1,7 milloi gastatuko
ditu Hernanin
Plan E delakoaren barruan, Estatu Espainiarreko Gobernuak 1.748.070 inbertituko ditu Hernanin zenbait proiektutan. Villa Ave Mariaren lorategiak parke publiko bihurtzeko 1,3 milloi bideratuko dira, eta Karobieta apeaderoarekin lotuko duen bidegorria eraikitzeko 400.000 euro.
Oposizioak aurrekontu proiektuaren aurkako iritzia azaldu du
PSE-EEPSE-EE alderdiarentzat, Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontu proiektuak urtea salbatzeko besterik ez du balio. Beraien esanetan aurrekontuak ez dute sinisgarritasunik eta ez dira egokitzen herritarren beharretara, krisi egoera honetan.
Udalak Ongintza Patronatuari urtero egiten dion ekarpen-igoera parregarritzat kalifikatu dute. Aurrekontuan aurreikusten diren diru sarrerak nahikoa ez direla izango uste dute, Ongintza Patronatuak eskaintzen dituen zerbitzuak bermatzeko.
Bestalde, arlo urbanistikoan 2010erako egin diren diru sarrera aurreikuspenak oso «alaiak» dira PSE-EErentzat, eta ez du uste aurreikuspen horiek beteko direnik.
Atez Atekoari buruz, aurrekontu proiektuan ez da jasotzen sistema martxan jartzeko kontratatutako pertsonalaren kostea, azaldu dutenez.
Azkenik, PSE-EE alderdia ez dago ados onartutako soldata igoerekin. Horiek konjelatzea proposatu dute, herritarrei eredua emateko.
EAJ
EAJk aurrekontu proiektuaren aurkako botoa eman zuen. Aurrekontuei emendakin osoa jarri diote 3 arrazoirengatik. Lehenik, ez daude ados Atez Atekoari emandako partidarekin. Hori ez dator bat, beraien ustez, zaborra kudeatzeko sistema horrek beharrezko duen finantziazioarekin, eta koste errealarekin.
Bestetik, Udaletxeak Ongintza Patronatuari egiten dion ekarpenarekin ez datoz bat. Beraien iritziz ekarpen horren bidez ezinezkoa da Zaharren Egoitza berria martxan jartzea, eta horretarako partida berezia eskatzen dute.
Azkenik, oso kezkagarriak dira beraientzat zenbait langilerekin gertatu omen diren ustezko irregulartasunak. Langile horien lan baldintzak aldatzeko erabilitako dekretuak baliogabetzea eskatzen dute.
Gainera, Kirol Patronatuaren aurrekontuari aurkeztutako emendakin partzialean, gaur egun kirol federatuak Hernanin dituen behar errealak aztertzeko ikerketa baterako partida eskatzen dute.
PP
PP alderdiak ere aurrekontu proiektuen kontra egin zuen. PPren esanetan, gaur egungo egoera politikoarekin, Popularrek ezin diote baiezkorik eman Ezker Abertzalearen aurrekontuei.
Angladaren ustez Atez Atekoa zentzugabekeria bat da eta herritarrentzako karga ekonomiko haundi bat besterik ez.
Onartezinak dira, bere ustez, zenbait langileren lan baldintzak aldatu dituzten dekretazoak. Bere esanetan, funtzionarioen eskubideen kontrako erasoaz gain, Plenoaren agintea mespretxatzen dute.