Bandera jokoa, txitxare karrera eta mozkor karrera gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 22a, 02:00

HERNANIKO gazte olinpiadek protagonismo haundia izango dute asteburuan he­rrian, bi egunetarako proba ugari antolatu baitituzte. Guztira, larunbata eta igande artean, sei proba jokatuko dira, guztiak, Landare errugbi zelaian.


Hiru proba gaur, goiz eta arratsalde
Azken orduko aldaketak direla eta, gaurko probak goizean eta arratsaldean jokatuko dira. Goizean, 10:30etan hasita, Bandera jokoa jokatuko da; eta arratsaldean, 17:30ak aldera hasita (errugbi partiduaren ostean), txitxare karerra eta mozkor karrera izango dira. Hala ere, adierazi dute, goizeko bandera jokoa luzatzen bada, finalak arra­tsaldean jokatuko direla. Eta baita ere, etxera joan nahi ez duenerentzat, bazkaltzeko aukera izango dela Landaren.


Igandean arratsaldean izango dira probak
Bihar ere, hiru proba jokatuko dira Landaren zelaian, guztiak 16:00­etan hasita: pañuelito, aulki jokoa eta tarta jaurtiketa.

Joan den asteko puntu banaketa
Joan den asteko probei dagokienez, ginkana bertan behera geratu zen. Eta puntu banaketa egiterako orduan, antola­tzaileek adierazi dute aurreneko 12ei lortutako puntuak eman dizkietela, eta gainon­tzeko guztiei 13 puntu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!