12 hernaniar Gipuzkoako selekzioan, gaur, Landaren, Donibane Lohitzuneren kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 22a, 02:00

Errugbi Federazioak 50 urte betetzen dituela-eta, partidua antolatu dute Landaren, gaur, 16:00etan. 25 urtez azpiko 12 hernaniar ariko dira Gipuzkoako selekzioarekin, Donibane Lohitzune taldearen kontra, anaitasunezko partiduan: Orbegozo, Apaolaza, Pelaz, Otxotorena, Rodriguez, Genua, I.Garmendia, Peña, Esnal, Etxeberria, Olano eta O.Garmendia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!